Galderarik baduzu oraindik? Egin ezazu galdera hemen
ERABILI IRAGAZKIAK
Bilatu lasterka egin nahi duzun probintzietan.
Aukeratu zure distantzia gogokoena.
Aukeratu modalitate gogokoena.
Topatu lasterketak lehiatu nahi duzun lekuan
Gozatu zure smartphone-an funtzio hauetaz guztiez.
Behar duzun guztia leku berean.
Topatu eta sailkatu lasterketak zure lehentasunen arabera eta eskuratu behar duzun informazio guztia.
Aukeratu zure lasterketa gogokoenak denboraldiko helburuak finkatzeko, dena kronologikoki ordenatuta.
Nabigatu maparen bidez, ikusi gertuko lasterketak eta topatu ibilbide egokiena.
Partekatu zure egutegia zure adiskideekin, gertuko lagunek zure planen berri izan dezaten.
Zoaz izena emateko plataformara zuzenean eta ez galdu denbora gehiago.
Aktibatu jakinarazpenak eta izan ekitaldien berri: izena emate irekierak, sailkapenak, berriak…
Motibatu zaitez zuregandik gertu dauden lasterketak topatuta. Runnun aplikazioan aukera ezberdinak izango dituzu lasterketa aproposena aurkitzeko.
Bilatu lasterka egin nahi duzun probintzietan.
Aukeratu zure distantzia gogokoena.
Aukeratu modalitate gogokoena.
Topatu lasterketak lehiatu nahi duzun lekuan
Aukeratu data bat egutegian eta app-ak egun horretan egingo diren lasterketa guztiak erakutsiko dizkizu. Bistaratzeko moduak txandakatuz joan zaitez. Mapak bilatzen duzuna aurkitzen lagunduko dizu.
Mugi zaitez mapan barrena eta ikusi lasterketa guztiak batera. Zein distantziatara zauden jakingo duzu eta bertara heltzeko ibilbide perfektua.
Agendarik osatuena eta eguneratuena. Dena kronologikoki ordenatuta. Aktibatu jakinarazpenak eta informazioa zuregana joango da.
Ez geratu dortsalik gabe! Aktibatu jakinarazpen hau eta zure lasterketa gogokoenen izen-ematea irekitzean abisatuko zaitugu.
Lasterketa jakin bateko sailkapenen berri izaten lehena izan nahi? Aktibatu jakinarazpen hau eta eskuragarri egon bezain laster abisatuko zaitugu. Eta gogoratu gogokoetan egon behar duela.
Jaso itzazu promozioen, zozketen eta beherapenen abisuak. Aktibatu jakinarazpen hau eta atera iezaiozu etekina.
Deskargak guztira
Lasterketa aktiboak
Erabiltzaile aktiboak
Erreseinak
Hauek dira aplikazioaren pantailetako batzuk. Dena modu paregabean trailaz gozatzeko diseinatua.
Bai. App-aren goiko menuan gure logoaren forma duen ikono bat eta (+) ikur bat aurkituko dituzu. «Korrikalaria naiz» aukera hautatu eta eskatzen diren eremuak bete beharko dituzu. Horrela, zure eskaera jaso, egiaztatu eta lehenbailehen argitaratuko dugu.
Bai noski. Lasterketa zehatzak zein zure egutegi pertsonala nahi duzunarekin parteka ditzakezu. Bi aukeretan partekatzeko ikonoa aurkituko duzu.
Behar ditugun datuak oinarrizkoak dira. Zure ekitaldia app-tik igo ahal izango duzu goiko menuan dagoen ikonoan, gure logoaren eta (+) ikurraren formarekin, eta «Antolatzailea naiz» aukera hautatu. Horrela, Runnun Manager panelera sartuko zara, antolatzaileentzako panel espezifiko batera, non erregistratu eta nahi adina lasterketa gehitu beharko dituzun.
Lehenik eta behin, zure gailuko kokapena aktibatu behar duzu. Zure kokapenetik hurbil dauden lasterketak aurkitzeko hiru modu daude: Hasierako pantailan «Lasterketak zugandik gertu» izeneko atal bat dago, eta bertan hurbiltasunaren arabera ordenatutako lasterketak aurkituko dituzu. Gainera, iragazkiak ere erabil ditzakezu bilatu nahi dituzun herrialdeak hautatuz. Azkenik, mapan zuzenean bilatzeko aukera dago; bertan, zuzenean nabigatu eta lasterketa guztiak aurkitu ahal izango dituzu.
Antolatzailea bazara bakarrik editatu ahal izango dituzu lasterketak. App-tik edo webgunetik egin daiteke. App-an «Antolatzailea naiz» aukeraren bidez sartu behar duzu goiko ikonoan, non gure logoa agertzen den (+) ikur batekin, managerr-panelera sartu eta zure erabiltzaile-kontuarekin sartu. Hor sartu dituzun lasterketa guztiak agertuko dira eta nahi adina aldiz editatu ahal izango dituzu. Bestela, gure webgunetik ere sar zaitezke panel horretara, orriaren goiko menuan. |
Gure aplikazioa erabiltzeko baldintza bakarra Interneteko seinalea izatea da. Baina kokapena aktibatu gabe edo GPS seinalearekin arazoak badituzu, emaitzak ez dira zure kokapenean oinarrituko.
Galderarik baduzu oraindik? Egin ezazu galdera hemen
Izan gure aplikazioak dituen berrikuntza garrantzitsu eta interesgarri guztien berri.
Trail korrikalari komunitate handiena duen agendarik osatuenean egon behar du zure lasterketak. Zure ekitaldiak doan igo ikusgarritasun handiagoa lortu eta zale gehiagorengana heltzeko.
Erabili gure aplikazioa buruan duzun datan zein lasterketa egingo den jakiteko eta zure probintziako beste batzuekin bat ez egiteko. Ziurtatu bakarra zarela.
Erabili gure Manager galdetegia eta erregistratu zaitez zure lasterketa guztien datuak sartzen hasteko, bi minutuan baino ez. Informazioa edozein unetan eguneratu ahal izango duzu.
Gure agendan egonik ikusgarritasun handiagoa izango dute zure ekitaldiek. Leku bat sarean erabat doan, erabiltzaileek behar duten informazio guztia eskura izango dutena.
Zure ahalegina errentagarri bihurtu nahi duzu? Runnun-en lagun zaitzakegu.
Are ikusgarritasun handiagoa emateko zerbitzuak ditugu, zure lasterketak nabarmenduz.
Bete formulario hau eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.